Kolia berdexka
Kolia berdexka | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Generoa | Colias |
Espeziea | Colias phicomone Esper, 1780 |
Kolia berdexka (Colias phicomone) Pieridae familiako lepidopteroen espezie bat da, Europa hegoaldeko mendialdetan aurkitzen dena, Kantauriar mendikatea, Piriniotan, Alpeetan eta Karpatoetan[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko tximeleta bat da, 40-48 mm-o hegal-zabalera duena. Tximeleta arra hori-berdexka argia da grisera difuminatzen dena eta emea ia zuria da. Biek ere badute puntu beltz bana aurreko hegaletan eta puntu zuri bana atzekoetan. Hegalen ertzak gorrixkak dira. Hegalen azpialdea horixkagoa da[2].
Beldarra berde-urdinxka da eta alboetan lerro horiak ditu.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainetik abuztura ikusten dira tximeletak hegan eta belaunaldi bakarra izaten du. Arrautzak banan banan jartzen ditu lekadunen hostoetan, horietaz elikatzen baitira beldarrak. Lurrean hibernatzen dute eta udaberrian pupak eratzen dituzte eta handik tximeleta belaunaldi berria jaiotzen da.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendialdeko malda harritsuetan eta zelaietan aurkitzen da, 1.300 eta 2.100 metro arteko altueratan[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta arraren gainaldea.
-
Tximeleta emearen gainaldea.
-
Hegalen azpialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Colias phicomone on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Colias de montaña. Colias phicomone (Esper, 1780)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).